Gobernu Irekirako Aliantzarako Ekintza Plana batera sortzea
Nafarroako Gobernua erakunde horren parte hartzeko hautatu izana aitortza bat da, eta esan nahi du munduko gobernu irekienetako bat dela. Hautaketa horri esker, Nafarroako Gobernuak gizarte zibileko erakundeekin eta OGPko beste kide batzuekin lan egiten ahalko du, gobernu irekiaren agenda tokiko mailan sustatzeko eta gobernuak herritarrei zerbitzuak emateko modua eraldatzeko. Erakundeko kide berria den aldetik, Nafarroak espero du OGPko beste kide batzuek ikasitako ikasgaiak aplikatzea eta jurisdikzio honetako esperientzia partekatzea.
OGPn parte hartzeko, bi urterako ekintza-plan bat prestatu eta garatu behar da. Erakundeekin eta gizarte zibilarekin (elkarteak eta elkarteetatik kanpoko jendea) batera sortuko da plana, lankidetzan.
Ekintza-plana tresna egokia izanen da gobernu irekiaren ildo estrategikoak indartuko dituzten proiektuak sendotzen eta garatzen laguntzeko. Gobernu Irekiaren ikuspegi estrategikoa jasoko du, baita hiru konpromiso zehatz ere, zeinak monitorizatu eta ebaluatuko baitira hurrengo bi urteetan.
Ardatzak aukeratzeko inkestaren emaitza honako hau izan da:
- - Prozesu partizipatiboak egitea zerbitzu publikoak eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko: 51 boto
- - Komunikazio argiaren alde egitea: 49 boto
- - Herritarren zuzeneko partaidetza handitzea eta hobetzea, eta inklusioa sustatzea prozesu partizipatiboetan: 44 boto
- - Herritarrentzako arreta hobetzea, kanal ezberdinen bidez: 37 boto
- - Kontu ematea zabaltzea: 26 boto
- - Teknologia erabiltzea gobernu irekiagoa bultzatzeko: 23 boto
- - Gardentasuna indartzea, gobernu irekiaren zutabea baita: 23 boto
- - Integritate instituzionala indartzea: 18 boto
- - Aurrekontu partizipatiboen ezagutzan eta aplikazioan aurrera egitea: 18 boto
- - Eztabaida bidezko partaidetza txertatzea erronka konplexuei aurre egiteko: 17 boto
Esteka honen bidez, Gobernu Irekiaren Ekintza Plana sortzeko prozesua ezagutu eta jarraitu dezakezu.