Lagun gaua antzerki-lana
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak antolatzen du obra, eta gazte-talde baten ohiturak aldatzen dituen proposamen bat planteatzen du.
Obrak premisa hau du abiapuntu: gazte-talde batek udalaren proposamen bat jasotzen du. Hauxe da proposamena: herriko erabilera anitzeko zentroko instalazioak eta jarduera-programa nolakoak izanen diren definitzea. Horretarako, gauza bat baino ez dute egin behar... ados jarri. Horren ondorioz, hainbat galdera sortzen dira; hala, antzezpenaren ondoren, ikusle gazteen artean eztabaida bat pizteko bidea irekitzen da, gai publikoetan duten parte-hartzeari eta eragiten dieten gaien gaineko erabakiak hartzeari buruzkoa.
Obra Europako Biltzar Jauregian aurkeztuko da, Francisco de Vitoria auditorioan, 2025eko urriaren 9an, ostegunean, 10:30etik 11:00etara.