Deialdi honen oinarriak hobeki ulertzeko ekimena: Herritarren elkarteentzako eta toki-erakundeentzako dirulaguntzak, herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko
Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak (Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua), urtero, herritarren elkarteentzako eta toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia egiten du, herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko.
Nafarroako Gobernua, 2024an, Gobernu Irekirako Aliantzan (OGP) sartu zen. Erakunde horrek gobernuak eta gizarte zibileko liderrak elkartzen ditu, administrazio gardenagoak, inklusiboagoak eta parte-hartzaileagoak sustatzeko. Aliantza horren esparruan, gobernuak eta gizarte zibila lankidetzan aritzen dira bi urteko ekintza-planak sortzeko. Plan horietan hainbat gairi buruzko konpromiso espezifikoak ezartzen dira.
Nafarroako Gobernuak hiru konpromiso hartu ditu gobernu irekiaren arloan, I. ekintza planaren barnean, eta haietako batek komunikazio argiarekin zerikusia du. Administrazioak hizkera erraza eta ulergarria erabili behar du agiri administratiboetan, hobeki uler daitezen, erakundeen eta herritarren arteko arrakala murrizten dela bermatzeko.
Hartutako konpromisoa betetzeko, argiagoak eta ulergarriagoak bilakatu nahi ditugu Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak kudeatzen dituen dirulaguntza-deialdiak arautzeko oinarriak. Horretarako, oinarri horietako informazioa ulergarriagoa egiteko ekimen bat abiarazi da.