Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordearen bilkura
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak sortu zuen batzorde hori, zeregin hauez arduratzeko: oro har, foru-lege horretatik sortzen diren neurrien ezarpena bultzatu eta koordinatzea, haien ezarpen-maila baloratzea, eta, kasua bada, behar diren neurri zuzentzaileak sustatzea foru-legean jasotako xedapen guztiak guztiz eraginkorrak izan eta bete daitezela lortzeko.
Organo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago, eta ekainaren 11n egingo da lehen bilkura. Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez berritu zen batzordearen osaera.