Herritarren arretarako Tuterako bulegoak irisgarritasun unibertsaleko AENOR ziurtagiria berritu du
Nafarroako Gobernuak herritarren arretarako Tuteran duen bulegoak irisgarritasun unibertsaleko AENOR ziurtagiria berritu du. UNE 170001 arauaren arabera ematen da ziurtagiri hori.
Urtarrilaren 25ean eta 26an, herritarren arretarako lantaldeak aldeko emaitza jaso zuen AENORen auditoretzan, eta, hortaz, irisgarritasun unibertsaleko ziurtagiria dauka orain ere. AENORen zigiluak ziurtatzen du herritarren arretarako Tuterako bulegoa % 100 irisgarria dela: pertsona guztiei egokituta dago, eta askotariko premiak kontuan hartzen ditu, hala nola premia fisikoak, intelektualak, entzumenekoak eta ikusmenekoak.
Herritarren arretarako Tuterako bulegoak Erriberako eskualde guztiari ematen dio zerbitzua. 2023an, 30.830 laguni eman zitzaien arreta aurrez aurre. Tuterako Foru plazan dago, 5 eta 6 zenbakietan; astelehenetik ostiralera dago irekita, 08:00etatik 18:00etara (uztailean eta abuztuan, 08:00etatik 15:00etara).
Arreta-sistema mistoa ematen du:
• 08:00etatik 09:30era, hitzordurik gabe ematen da arreta.
• 09:30etik 18:00etara, aurretiko hitzordua behar da.
Bulegoak honako zerbitzu hauek ematen ditu: erregistro-erakunde gisa jarduten du, ziurtagiri digitala eta Cl@ve ziurtagiria kudeatzen ditu (beharrezkoak dira administrazio publikoekiko izapideak Internet bidez egiteko), eta izapideak online egiteko laguntza ematen du. Halaber, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen berri ematen du, Nafarroako Gobernurekiko izapideetan behar diren agirien kopiak konpultsatzen ditu, eta herritarren kexak eta iradokizunak jasotzen eta bideratzen ditu.
Langileek prestakuntza jaso dute desgaitasuna duten pertsonekin tratu eta interakzio egokia izateko. Bestalde, bulegoan indukzio magnetikoko begizta bat dago, audifonoak edo kokleako inplanteak erabiltzen dituztenentzat; ikusizko zerbitzua dauka Espainiako zeinu-hizkuntzan; Braille sistemako seinaleak eta gida podotaktilak ditu; audio bidezko deskribapenak ematen ditu NaviLens teknologiaren bidez, eta irakurketa errazeko seinaleak ditu.
Gainera, bulegotik hurbil, mugikortasun urriko pertsonendako aparkaleku-plazak daude: bi plaza Sarasate pasealekuko 3. zenbakian (bulegotik 150-200 metrora) eta beste bat Iruñeko pasealekuko 10.ean (300 bat metrora).
Irisgarritasun unibertsala onuragarria da gizarte guztiarentzat, eta administrazioaren hizkera herritarrengana hurbiltzen du; hala, administrazioarekiko harremana errazten du, komunikazio irekia, hurbila eta irisgarria bermatzen baita.