Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren lehen bilera
Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilu eratu berriak lehen bilkura eginen du. Kontseilua aholkularitzarako eta partaidetzarako organo gorena da Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzearen arloan. Organo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago, eta lehenbiziko bilkura horretan eratuko da formalki. Kontseilu horren jarduerari jarraitzeko, erabili esteka hau.