Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaia (herritarrak eta Nafarroako Gobernua)

Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaia (herritarrak eta Nafarroako Gobernua)
 
Tokia: Salestarren komentuko Ansoleaga aretoa (San Frantzisko kalea 5, Iruña)
 
Nafarroako Gobernuko departamentuei zuzenduriko jardunaldia, Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Planean garatutako ekintzak berrikusteko eta erronka berriak planteatzeko.
 
Erronketako bat izanen da administrazio digitala herritarrengana hurbiltzea eta tramite digitalak hobetzea, erabilerrazak eta irisgarriak izan daitezen eta haietan hizkera argia erabili dadin. Halaber, alderdi hori planean txertatzea eta hobekuntzak neurtzeko adierazleak izatea.

Ekintzak eta kontzeptuak berrikusiko ditugu, baina parte-hartzaileei gai berriak ere aurkeztuko zaizkie, sormena eta albo-pentsamendua aktibatzen laguntzeko. Hala, joerak eskuratu eta “kutxatik kanpoko” ideiak garatuko dira. Hori guztia, administrazioaren eta herritarren arteko harremana hobetzeko xedez.