Nafarroako jauregiaren 3. solairuko bilera-gelaren izena hautatzeko bozketaren emaitzak argitaratuta

Mª Josefa Molera Mayo
Nafarroako Jauregiko bigarren eta hirugarren solairuen eraberritze lanak amaitu ondoren, barne parte hartze prozesu bat proposatu zen eraikin horretan zerbitzuak ematen dituzten langile guztien artean. Parte-hartze prozesu honen helburua 3. solairuko bilera aretoari izena ematea izan da. Kontuan izanda eraikinaren beheko solairuan “Joaquín Elizondo” izeneko beste bilera-areto bat dagoela, oraingo honetan egokia zen espazio berriari emakume izena ematea.

“Participa Navarra” Gobernu Irekiaren Atariaren parte-hartze tresnaren bitartez, jarduera oso nabarmena duten 7 nafar aitzindariren ibilbidea erakutsi zen. Pertsona bakoitzak hautagai bakarraren alde bozkatu ahal izan zuen proposatu ziren aukeren artean.

Bozketa epea amaitzean, “Josefa Molera Mayo” izan zen irabazlea, zinetika kimikoan eta teknika analitikoetan espezializatutako zientzialari nafarra

Deskargatu: parte hartze prozesuaren txostena.