Gobernu Irekirako Tokiko Aliantza: konektatu, ikasi eta lider izan

Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Irekirako Tokiko Aliantzak antolatutako saio horretan. Bertan lidergo ausarta eta tokiko gobernu irekiaren adibide zehatzak nabarmenduko dira, eta parekoen truke dinamikorako eta lankidetzarako espazioa eskainiko du. Elkarrizketak, lantegiak eta «unconference» bat gaiak sortu ahala definitzeko.

Saioa 2025eko urriaren 6an (astelehena) eginen da, 15:00etatik 19:00etara, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan (Donostia kalea 120, Gasteiz).

(Unconference edo deskonferentzia ekitaldi mota bat da, non bertaratuek agenda eta gaiak unean bertan sortzen dituzten, aurrez definitutako hizlariak eta aurkezpenak dituzten konferentzia tradizionaletan ez bezala. Helburua du parte-hartze aktiboa, ideia-trukea eta bertaratuen arteko lankidetza sustatzea, eztabaida garrantzitsuak eta dinamikoak sortzeko).