Prestakuntza-tailerra haur eta nerabeen partaidetzarako udal kontseiluetako teknikarientzako

Astelehenean, martxoaren 20an, Nafarroako udaletako Haur eta Nerabeen Tokiko Kontseiluetako teknikarientzako prestakuntza-tailerra bukatuko da. 4 saiotan, partaidetza-prozesuak dinamizatzeko  baliagarriak diren hainbat jarduera eta tresna ezagutu eta esperimentatu dituzte, gida honi jarraikiz: Haurren eta nerabeen parte-hartzea. Bideratzaileentzako eta hezitzaileentzako gidaliburua.

25 lagunek hartu dute parte, eta saio praktikoak Viana eta Iruñeko kontseiluetako haurrekin egin dira.