Tuterako Herritarren Arretarako Bulego % 100 irisgarriaren aurkezpena. AENORen ziurtagiria jasotzea

Bulegoaren irisgarritasuna
Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako Tuteran duen Bulegoak prozesu zabal bat gauzatu du irisgarritasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta, hura buruturik, % 100 irisgarria den bulegoa da orain. Prozesuak honako hauek izan ditu helburu: aukera-berdintasuna, autonomia pertsonala sustatzea, inklusioa komunitatean eta jende ororen eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen bizitza burujabea.

Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako Tuteran duen Bulegoak AENORen ziurtagiria jasoko du martxoaren 21an, zeinaren bidez ziurtatzen baita UNE 170001-2: 2007 Arauaren araberako sistema bat duela irisgarritasun unibertsala kudeatzeko.