Udal gehiago hasi dira haur eta nerabeek parte hartzeko organoak sortzen
Ekainaren 3an hasi zen toki entitateentzako prestakuntzaren eta laguntzaren 4. promozioa, Nafarroan haur eta nerabeek parte hartzeko organoak sortzeko asmoz.
Oraingo honetan, Nafarroako 6 udalerri batu dira, txikien ikuspegia tokiko politiketan integratu nahi baitute.
Deialdi hau Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du, eta honako udalerri hauek batu dira: Berriobeiti, Larraga, Los Arcos, Azkoien, Gares eta Santakara.
EDE Fundazioak ematen du prestakuntza eta laguntza, gai horretan eskarmentu handia baitu.
Espero dugu datozen hilabeteetan haur eta nerabeen partaidetzarako 17 organo izatea Nafarroako Foru Komunitatean, eta horiek eredu izatea beste udalerri batzuk ere anima daitezen.