Administrazio Irekiaren Astea 2025

Imagen Semana Administración Abierta 2025

Administrazio Irekiaren Astea Gobernu Irekirako Aliantzak sustaturiko ekimen bat da (Open Gov Week), eta 2025eko maiatzaren 19tik 25era ospatuko da mundu osoan. Helburu nagusia da administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzea, Gobernu Irekiaren printzipioak oinarri harturik: gardentasuna, kontu-ematea, herritarren parte-hartzea, integritate publikoa eta lankidetza.

Esteka honetan kontsulta daiteke jardueren mapa.

Aste hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak zenbait ekitaldi antolatu ditu.

Maiatzaren 19a

  • Kafea datuekin
    Prestakuntza-saioa, datuen kalitateari eta datuak atarietan argitaratzeari begira metadatuek dituzten onurei buruzkoa.
     

Maiatzaren 20a

  • Herritarrei arreta emateko tresna berriak
    Nafarroako Gobernuko arduradunei zuzendutako jardunaldia, Administrazioko Komunikazio Argiari eta herritarrei arreta emateko tresna berriei buruzkoa.
     

Maiatzaren 21a

  • Boluntariotza Nafarroako toki entitateetan. “Batzen gaituen pultsua" Informazio gehiago.
    Toki entitateetako eta gizarte entitateetako boluntariotzari buruz informatzeko eta parte hartzeko jardunaldi irekia. Jardunaldi ireki honek bi helburu ditu:

    - Boluntariotzaren esparru juridikoa ezagutzea eta zenbait kolektibok garatutako esperientziak partekatzea (lan egiteko modua, arazoak...).
    - Parte hartzeko tailer bat egitea, herritarren ekarpenak jasotzeko, egiteko dagoen Boluntariotzari buruzko Foru Legeari begira.
     

Maiatzaren 22a

  • Herritarrentzako ate irekien jardunaldia
    1 orduko bisitak. Leku mugatuak. Derrigorrezkoa da izena ematea:comunicacion@nasertic.es
  1. NASERTICek kudeatutako Nafarroako Gobernuaren Datuen prozesu-zentroa (Orkoien kalea, z.g. Iruñea)
    Lehen txanda 10:00etan
    Bigarren txanda 12:00etan
  2. NASERTICek kudeatutako Nafarroako Gobernuaren San Kristobal telekomunikazio-zentroa (San Kristobal mendia/Ezkaba. Iruñerria)
    10:00etan
  3. NASERTICek kudeatutako Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloaren sekuentziazio masiboko, biologia molekularreko eta biologia sintetikoko laborategiak. (Sario eraikina. NUP. Iruñea)
    Lehen txanda 10:00etan
    Bigarren txanda 12:00etan
     

Maiatzaren 23a

  • Zerbitzu publikoak hobetzeko diseinu-tresnak
    Prestakuntza-ekintza hori konpromiso honen barruan dago: “Parte hartzeko prozesuak egitea, zerbitzu publikoak eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko”. Gobernu Irekirako Aliantzarako I. Ekintza Planean onetsi zen konpromiso hori. Informazio gehiago.
  • Omnikanalitatea, Toki Entitateendako Herritarren Arreta (Bertan behera gelditu da)
    Toki entitateei zuzendutako jardunaldia, Administrazioko Komunikazio Argiari eta herritarrei arreta emateko tresna berriei buruzkoa.
Jarduera:
Saioak
Eremua:
Administrazio Irekiaren Astea 2025
Data:
Herria:
Pamplona <> Iruña