Jardunaldia: integritate publikoa, agenda instituzionalak eta interes-taldeak

Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu du honako hauetan ditugun erronka berriez gogoeta egiteko: gardentasuna, integritate publikoa, eta Administrazioaren eta interes-taldeen arteko harremana.

Izan ere, gardentasunari buruzko foru-legean berriki egindako aldaketak beste aro bat ireki du: zabaldu egin ditu informazioaren publizitatea aktiboki egiteko betebeharrak, eskakizun berriak ezarri ditu agendak publikoak izan daitezen eta indartu egin du Interes-taldeen Erregistroaren eginkizuna.

Jardunaldi honen helburua da, araudia betetzeaz haratago, aldaketaren balioa ulertzen laguntzea, ikus dadin aldaketa horrek aukera ematen duela konfiantza, erabaki publikoen trazabilitatea eta kalitate demokratikoa hobetzeko.

Hau izanen da topaketaren egitura: esparrua ezarriko duen hitzaldi orokor bat, eta bi elkarrizketa-mahai. Aurreneko mahaiak erreformaren barne-dimentsioa jorratuko du: nola argitaratu agenda instituzionalak, nola bermatu bileren trazabilitatea, eta nola ziurtatu informazioa argia, homogeneoa eta herritarrentzat erabilgarria dela.

Bigarren mahaiak kanpoko eragileekiko harremana izanen du ardatz: Interes-taldeen Erregistroa, jokabide-kodeak, erabakietan eragiteko ekintzak publiko egitea eta erakundeekiko hartu-emana ordenatu behar duten arauak. Helburua da eredu berri baterantz aurrera egitea; eredu horretan, eragin legitimoa ikusgarria eta ulergarria izanen da, eta arau argien mende egonen da.

Jardunaldia honako hauei zuzendua dago: arduradun publikoak, zuzendaritzako langileak, Administrazioko talde teknikoak, erakunde interesdunak eta gobernu irekiari, gardentasunari eta integritate publikoari lotutako pertsonak.

Egitaraua

 9:30
10:00
Parte-hartzaileen harrera
10:00
10:15

Irekiera instituzionala

  • Javier Remírez Apesteguía.
    Lehen lehendakariordea, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria eta Gobernuaren eleduna
10:15
11:00

Hitzaldi nagusia: "Arauetatik kulturara: sektore publikoan integritate-ekosistemak eraikitzen"

  • Ignacio Sáez Hidalgo. Aurkezpena
    Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kabineteko zuzendaria
11:00
11:30
Kafea
11:30
13:00

Mahai-ingurua: "Integritatea, lobbyak eta gai publikoen kudeaketa"

  • Miguel Ángel Gonzalo Sainz. Aurkezpena
    Dokumentazio, Liburutegi eta Artxiboko zuzendaria Diputatuen Kongresuko Idazkaritza Nagusian
  • Jorge Aliende Rodríguez. Aurkezpena
    Erakunde Harremanetarako Profesionalen Elkarteko (gaztelaniaz, APRI) zuzendari nagusia
  • Goizeder Manotas Rueda. Aurkezpena
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onaren arloko aholkularia
     
  • Moderatzailea: Amaia Madinabeitia Beraza.
    Nafarroako Arartekoaren kabineteburua
13:00
14:30

Mahai-ingurua: "Agenda publikoak eta interes-taldeen erregistroak”

  • Rocío Ferro Picón. Aurkezpena
    Madrilgo Erkidegoko Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren arloko zuzendariorde nagusia.
  • Sonia Pereda López. Aurkezpena
    Kataluniako Generalitateko Interes Taldeen arloko arduraduna
  • Belén de Miguel Martínez. Aurkezpena
    Valentziako Generalitateko Interes Taldeen Erregistroko zerbitzuburua
     
  • Moderatzailea: Edurne Eginoa Antxo
    Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoa
14:30

Itxiera

  • Joseba Asiain Albisu
    Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia

Eman izena jardunaldian eta parte hartu gogoeta-gune horretan; Administrazioaren eta interes-taldeen arteko harremanak gardenago, trazagarriago eta ulergarriago nola egin aztertuko dugu bertan..

Jarduera:
Jardunaldia
Data:
Ordutegia:
09:30etik 14:30era
Lekua:
· Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan Pinaquy aretoan · Sarbidea: San Frantzisko kalea 5
Herria:
Pamplona <> Iruña