Partaidetzako politika publikoak bultzatzeko gakoak
Prestakuntza ekintza honen helburua da prestakuntza, gogoeta eta eztabaidarako gune bat sortzea, aztertzeko zein diren funtsezko alderdi estrategikoak tokiko testuinguruan herritarren partaidetzako politika publikoak eta ekintza komunitarioa bultzatzeko eta indartzeko.
Kurtso hau Udalean edo udalerrian herritarren partaidetzako politikak garatu nahi dituzten teknikariei eta/edo politikariei zuzenduta dago.
Prestakuntza doakoa eta presentziala da eta 25 plaza daude. Eskaerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta itxaron zerrenda bat gaituko da egon daitezkeen bajetarako.
Irailaren 19a baino lehen izena eman behar da. Deskargatu egitaraua.
Helburuak
- - Politika publikoek tokiko eraldaketan duten zeregina, partaidetzatik, adimen kolektibotik eta gobernantza sareetatik abiatuta
- - Zer faktorek eragiten duten herritarren partaidetzaren eta ekintza komunitarioaren garapenean.
- - Zer funtsezko alderdik ahalbidetzen duten tokiko erakundeetatik herritarren partaidetza eta ekintza komunitarioa indartzeko estrategiak garatzea.
- - Akats eta arazo ohikoenak herritarren partaidetzako eta ekintza komunitarioko prozesuetan.
- - Partaidetzako esperientzia arrakastatsuak eta jardunbide egokiak tokiko erakundeen politika publikoetan.
Edukiak
- Erronka berriak tokiko eraldaketarako.
- Partaidetza eta lurraldea.
- Herritarren partaidetzako politika publikoak.
- Ekintza komunitarioko politika publikoak.
- Politika publikoak partaidetzatik hedatzea.
Metodologia
- Ikastaroan, azalpen teorikoa talde laneko teknikekin eta banakako gogoetarekin konbinatuko da. Ikastaroan zenbait esperientzia aurkeztuko dira, jardunbide zehatzak ikusarazteko partaidetzako tokiko politiken esparruan.
Nork emana
- Axel Moreno Gálvez- Nommad Cooperativa
Informazio gehiago
-
Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala
Helbide elektronikoa: participacionciudadana@navarra.es
Telefonoa: 848425123