Covid 19 - aldatuta

COVID-19 izurritearen bilakaerak bere jarraipen estatistikoaren planteamenduan aldaketa bat ekarri du, eguneroko informazioa adierazle kopuru txikiagoan eta analisi kualitatibo eta kuantitatiboa asteroko ikuspegi batekin zabaltzean oinarritua; izan ere, denbora-unitate horrek, aste epidemiologikoak, joerei hobeto behatzeko aukera ematen baitu. Era berean, koherentziari eusteko aukera ematen du zenbait serie historikotan, Osasun Ministerioarekiko informazio-irizpideetan izandako aldaketen ondorioz; izan ere, Ministerioak eguneroko eta asteko informazioa aldatzen baitu bere webgunean (garrantzizko azken aldaketa atezera begirakoa izan zen, maiatzaren 11 artekoa), deseskalatze prozesuaren fase bakoitzeko monitorizazio-lehentasun berrien arabera. Egungo testuingurua kontuan izanik, arreta epidemiologikoa asistentzia-eremuan baino detekzio-eremuan finkatu da. Hori dela eta, ekainaren 30etik Aurrera, Nafarroako Gobernuak, bere informazio parametroen arabera, ondoko oinarrizko adierazleak ditu: kutsatutako kasu berriak, Ospitale-egoera eguneratua eta COVID-19agatik baieztatutako heriotzak. Azken parametro honetan, heriotzak aurretik egin bezala ematen dira, hau da, egun bakoitzean erregistratutako heriotza guztiak zenbatzen dira, diagnostikoaren data alde batera utzirik. Datu horiei, orain arte egin bezala, Oinarrizko Osasun Eremuen (OOE/ZBS) araberako ikuspegi geografikoarekin osatzen dira, kasu metatuekin, baita eguneko PCR proben eta testen kopurua ere.
Aurreko informazioa, asteartero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI/ISPLN) egiten eta argitaratzen duen zaintza epidemiologikoko buletineko koadro eta iruzkin guztiekin osatu eta indartuko da. Dokumentu honetan, informazio grafiko, kuantitatibo eta interpretazio espezializatuen berri ematen da, zehazki, ondoko gaiei buruz: COVID-19aren eragina, asteko konparaketak, kasu posible eta egiaztatuen datuak, oro har eta arloka (osasun eta gizarte-osasun arloko profesionalak, zahar-egoitzak...); heriotzak (egunerokoak ez diren aldi baterako iturri eta mailak dituztenak); biztanlerian emandako transmisio-mailak eta hilkortasun analisi globalak.

Jaitsi datuak XLS