Koronabirusa - Lankidetza

Covid-19 pandemian zehar sortu diren lankidetza-moduetako batzuk aurkezten dizkizugu. Era berean, atal bat eskainiko diegu dohaintzei edo sortzen joan daitezkeen beste lankidetza-modu batzuei.

Dohaintzak eta ondasun materialen banaketa:

 

Nafarroako Gobernuak jasotako dohaintzak COVID-19ari aurre egiteko.

Aldia: ekainaren 30era arte

Osasuna

22.144€

Giza Eskubideak

21.980€

Ikerketa

2.035€

Kultura

2.135€

 
BOLUNTARIOTZA EKIMENAK
 
www.navarramasvoluntaria.es plataformaren bidez koordinatzen da boluntarioen lana,  COVID-19aren larrialdian laguntzen ari diren edo laguntzeko prest dauden pertsonak, hain zuzen ere, alarma-egoerak eragiten dituen eskaera soziosanitarioei erantzuteko. “Nafarroa, orotan lagun” webgunearen bidez, Nafarroako Gobernuak entitateen eta gizarte zerbitzuen arteko komunikazioari laguntzen dio, eta azaltzen du zer neurri hartu behar diren boluntario lana segurtasun osoz aurrera eramateko.
 
Gizarteak, egunotan, erronka soziosanitario bati erantzun behar dio, eta atari honetan jasotzen dira erronka horri aurre egiten lagundu nahi duten elkarteen eta norbanakoen ekintzak eta eskariak. Orobat, biltzen ditu Nafarroako herri eta auzoetan ia egunero sortzen ari diren gizarte edo auzo ekimenak. Helburua zera da: sortzen ahal diren premiei erantzutea eta jada ematen ari diren zerbitzuak indartzea.
 
 
 
HERRITARREN ENERGIA GUZTIA BIDERATZEKO PLATAFORMA
 
 
Herritar hori:
Orain bi aste koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri zigun bizitza. Batzuk borrokan ari dira, osasun sisteman eta zerbitzu publikoetan, eta beste batzuek etxean geratu behar dute. Baina guztiak ari dira sufritzen, bertatik bertara eta modu batean edo bestean, krisi hau.
 
Dena den, badira zaurgarriagoak diren kolektiboak, hala nola bakarrik bizi diren adinekoak, guraso bakarreko familiak, dibertsitate funtzionala dutenak, etxean Internetera konektatzerik ez daukaten haurrak... Horientzat koronabirusaren krisia are jasangaitzagoa da, eta horregatik behar dute ZURE LAGUNTZA.  
 
Birusa hedatzearekin bat, herrialde osoan zehar sortu ziren herri ekimenak; lankidetzaren, sormenaren eta gizarte berrikuntzaren ereduak, alegia. Horiek guztiak jasota daudewww.frenalacurva.net plataforman. Herritarrek sortua da, eta Espainiako eta Latinoamerikako boluntario, ekintzaile, enpresa, gizarte erakunde eta laborategiz osatua dago.
 
Hacker komunitateari esker, online plataforma berri bat jarri da martxan, aukera ematen duena une zail hauei aurre egiteko gizarteak behar dituen hamaika ekintza solidarioak biltzeko, antolatzeko eta bideratzeko. Ezin dugu denbora galdu: https://es.mapa.frenalacurva.net/views/map

 

MAKER KOMUNITATEAK KORONABIRUSAREN AURKA
 
“Zuk zeuk egin” lelopean, ingeniaritzako, elektronikako, robotikako eta 3D inprimaketako jarduerak sustatzen ditu, baina baita lan tradizionalagoak ere, hala nola metalurgia, zurgintza, arteak eta artisautza. Koronabirusaren harira, bada, komunitate sendo bat sortzen ari da, eta helburu bakarra du: laguntzea. Estatu osoan, 10.000 maker baino gehiago ari dira lanean, koordinatuta, hornigai medikoak (maskarak, aurpegi-maskarak, arnasgailuak, kabinak...) bermatzeko osasun sistemei. #AyudaMakersNavarra ekimenak lan eta harreman taldeak eratu ditu Nafarroako zenbait eskualdetan. Orobat, eskuliburu bat prestatu du, xehe-xehe azalduz nola inprimatu ezinbestekoak diren material horiek.

Erreferentzia interesgarriak: