Koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Nafarroako Gobernuak, Espainiako Gobernuak bezala, hainbat neurri berezi hartu ditu Covid-19tik eratorritako egoerari aurre egiteko.

Gune honetan, Nafarroako Foru Komunitatean hartutako neurri garrantzitsuenetako batzuk nabarmenduko ditugu, ondoko eremuetan eragina dutenak:

  • Ekonomia eta aurrekontuak.
    • Aurrekontuko aldaketak.
    • Aurrekontuaren betearazpena.: Diru-sarrerak - gastuak
    • Kontratazioa.
  • Tributazioa eta zergak
  • Etxebizitza
  • Autonomoak/Enpresak.
  • Beste batzuk: Gizarte-politika, arriskuen prebentzioa, kontratazioa, etab.
 

Esteka honetatik jo dezakezu COVID-19a dela eta ezarri diren LAGUNTZA ETA PRESTAZIOETARA.

Aipatutako neurriez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Covid-19 dela eta sortu den egoera arintzeko egin dituen hainbat jarduketara jo daiteke, hala nola langileen kontratazioari buruzko informaziora.

AURREKONTUKO NEURRIAK
  • 5/2020 FORU LEGEA, martxoaren 4koa, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.  

 

  • 10/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzen duena (2020/04/9ko NAO).

 

    • Horiez gain, zabalgarriak izanen dira, 2020ko ekitaldiari dagokionez, koronabirusaren aurkako borrokarako neurri bereziak finantzatzeko helburua duten edo ekitaldian horretarako sortu beharreko partida guztiak (Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan jasotako muga izan gabe); partida horien izena COVID-19 izanen da.”
    • Funts mugimenduak egiten ahalko dira COVID-19ari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hoberako beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.
    • Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren”. 
 
  • 8/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez ematen den kreditu-gehigarria COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiengatik ezohiko eta premiazko neurriak hartzearen ondoriozko beharrak estaltzeko (2020/04/09ko NAO).

 

  • 9/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita, erantzuteko COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei (2020/04/09ko NAO).
 

AURREKONTUAREN BETEARAZPENA:

Bistaratzea, aurrekontuarena eta bere gauzapenarena

TRIBUTAZIO NEURRIAK

Nafarroako Gobernuak neurriak hartu ditu zergen eta tributuen arloan, Covid-19tik eratorritako egoera dela eta.
 
Araudia:

7/2020 Foru Legea, apirilaren 6koa, koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak onartzen dituena.

2/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. 7/2020 Foru Legeak baliozkotua.

Ondokoen gaineko neurriak ezarri dira:

  • - Tributazio epeak
  • - Tributazio betebeharrak kentzea
  • - Ordaintzeko epeak
  • - Tributazio atzerapenak
  • - Bestelakoak
 

3/2020 Foru Lege-dekretua , apirilaren 15ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

  • Egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario-agirien mailakako kuotatik salbuetsiko dira mailegu eta kreditu hipotekarioen kontratuetako nobazioak formalizatzeko eskritura publikoak, baldin eta eginak badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren babesean (horren bidez premiazko neurri bereziak onetsi ziren COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko) eta aipatu errege lege-dekretuaren 7. artikulutik 16.era arautzen diren kasuak oinarri badituzte. Artikulu horiek ohiko etxebizitza erosteko zor hipotekarioaren moratoriari buruzkoak dira”.
 

4/2020 Foru Lege-dekretua, apirilaren 29koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Besteak beste, ondoko neurriak hartu dira:

  • Tributazio kuotak murriztea.
  • Epeak zenbatzeari buruzkoak.
  • BEZaren karga-tasen transposizioa.
ETXEBIZITZARI ERAGITEN DIOTEN NEURRIAK

Premiazko neurriak hartu dira etxebizitzaren arloan, COVID 19 osasun-krisiaren ondorioz onartuak.

 

Neurriak:

  • Laguntzak, krisialdian etxebizitzak alokatzeko.
  • Bizigarritasun zedulen indarraldia eta sustatze eta birgaitze babestuko obrak bukatzeko epeak luzatzea.
  • 2019ko zerga-ekitaldirako, Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) deritzon adierazlearen balioa igotzea; 8.616,98 eurokoa da.
 

Lor ezazu informazio gehiago Etxebizitzari buruzko ohiko galderen erantzunetan (14. kapitulua), Etxegabetzeak geldiarazteari, maileguen luzapenari eta abarri buruzkoak.

LAGUNTZAK LANGILE AUTONOMOENTZAT

Nafarroako Gobernuak langile autonomoei laguntzak ematea onartu du.

 
  1. 2.200 euroko ezohiko laguntza zuzena
Baldintzak:

a) Ohiko bizilekua Nafarroako lurraldean izatea eta martxoaren 14an Nafarroako Foru Komunitatean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea.
b) Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean izatea.
c) 2020an enplegu autonomoa sustatzeko laguntzarik eskatu ez izana.
d) 2018ko ekitaldiari dagokion ondarearen gaineko zergaren bidez ordaindu beharreko kuotaren emaitzarekin tributatzeko betebeharra ez izatea.
e) Pertsona autonomoa kide den familia-unitateko kideen diru-sarreren baturak (langile autonomoarenak barne) ez gainditzea, alarma-egoerak irauten duen bitartean, honako zenbateko hauek:

  1. - Oro har, muga izanen da hileko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (hemendik aurrera OAEAPa) halako lau.
  2. - Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitatearen kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko. Guraso bakarreko familia-unitateen kasuan, 0,15ekin biderkatuko OAEAPa haren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzak dakarren igoera kalkulatzeko.
  3. - Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitateko kide den eta 65 urte baino gehiago dituen pertsona bakoitzeko.
  4. - Familia-unitateko kideren batek deklaraturik baldin badu %33tik gorako desgaitasuna, mendekotasun egoera edo lanean aritzeko modu iraunkorrean ezgaitzen duen gaixotasun frogatua, aurreikusten den muga OAEAPa halako lau izanen da, ezertan galarazi gabe norberaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko metatzen diren igoerak.

f) Alta emanda egotea autonomo gisa Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko araubidean eta ekonomia-jardueren gaineko zergan Nafarroako Foru Komunitatean, 8/2020 Errege Lege-dekretuaren bitartean. Alta emanda egoteko betebehar hori betetzen ez bada, hartzaileak itzuli beharko du ez-betetzeak iraun duen aldiari dagokion laguntzaren zati proportzionala.

 

  1. 700 euroko ezohiko laguntza zuzena
Baldintzak:
 
a) Aurreko kasuaren a, b, c, d eta e baldintzak betetzea.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Segurantzako dagokion araubidean edo Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitate batean eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan autonomo gisa altan egotea une oro.
c) Jarduera utzi ez izana, baina laguntza eskatu den hilabete naturalaren aurreko fakturazioa gutxienez ehuneko 30 murriztu dela egiaztatzea, aurreko seihileko naturaleko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta.

 
Esteka honetatik eskatu ahal izango dira laguntza horiek. Gainera, informazio gehiago lor dezakezu Ohiko galderen dokumentuko 2. atalean.

BESTE EZOHIKO NEURRI BATZUK, COVID-en EGOERAREN AURREAN

- GIZARTE-POLITIKEN ARLOKO NEURRIAK
 
Oinarrizko gizarte-zerbitzuak dituzten toki-erakundeen finantzaketa: oinarrizko gizarte-zerbitzuen programen eta finantzaketaren arloan Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen maiatzaren 22ko 32/2013 Foru Dekretuak aurreikusten du zerbitzu horien titular diren toki-erakundeei lau epetan ordainduko zaiela finantzaketa foru-administrazioaren kargura. Une honetan bigarrena egiteke dago, eta, beraz, osasun-krisiaren ondorioz erakunde horientzako likidezia bermatzeko eta krisi horrekin biztanleria-sektore kalteberei behar duten berehalako arreta eman ahal izateko, salbuetsi egiten da indarreko betekizuna, zeinaren bidez kudeaketa-unitateak baliozkotu behar dituen aurreko ekitaldiko memoriak.

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuen ez-ohiko finantzaketa: COVID-19aren epidemiak eta haren aurka egiteko hartu diren neurriek premia sozialak sortu dituzte populazioaren sektore kalteberenetan, berehala konpondu beharrekoak, eta beraz, araudi horretan babestuta, toki entitateek neurriak ezarri beharko dituzte premia horiei lehen baino lehen erantzuten zaiela ziurtatzeko. Nafarroako Gobernuak, bestalde, gizarte-zerbitzuen titular diren toki-erakundeei finantza-laguntza emanez lagundu behar du jarduera horretan. Berme hori eskaini beharragatik nahitaezkoa da Nafarroako Gobernuak ohiz kanpoko finantzaketa aurreikustea xede horretara bideratzeko; finantzaketa hori aurrerago justifikatuko da oinarrizko gizarte zerbitzuen ohiko finantzaketaren esparruan.

 

Hirugarren Adinekoen egoitzetako koordinazio asistentzial exekutiboa: Koordinazio asistentzial exekutiboaren arduradunaren figura sortzea, zeinak, profil profesional egokiak dituzten langileen laguntza teknikoekin, egoiliar nagusien osasun-arreta antolatuko baitu, bai lehen mailako arretako taldeetako profesionalen aldetik, bai asistentziako langileen aldetik.

 

- NAFARROAKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ZERBITZU GUZTIEN KOORDINAZIO EXEKUTIBOA
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuak eginen du Nafarroako prebentzio zerbitzu guztien koordinazio exekutiboa COVID-19ari dagokionez, izan zerbitzu horiek propioak nahiz kanpokoak.
NOPLOIko Lan Osasunaren Zerbitzuko teknikariek eta Gizarte Segurantzaren laguntzaile diren mutualitateetakoek aholku emanen diete prebentzio zerbitzurik ez duten enpresa eta langile autonomoei.

 

- BESTELAKO PREMIAZKO NEURRIAK

Kontratazio publikoan arintasuna: kudeatzaileei tresna egokiak ematen zaizkie, eritasunari aurre egiteko behar diren ondasunak erosteko prozedurak arinagoak izan daitezen, merkatua aldakorra eta lehiakortasun handikoa baita. Horretarako, baimena ematen da kontratuen prezioa, osoa edo zati bat, kontratistak hura bete aurretik ordaintzeko, baldin eta ezinbestekoa bada merkatuaren egoera kontuan hartuta.

 

Herritarrek administrazioari egindako dohaintzak: herritarrek eta enpresek interesa agertu dutenez diruzko dohaintzak egiteko COVID-19ari aurre egiteko, tramitaziorako sistema arinagoa ezartzen da, ohiko prozeduraz bestelakoa, gaur egun diru-sarrera egiteko beharrezkoa baita dohaintza onartzeko ebazpena tramitatu eta ordainketa-gutuna bidaltzea dohaintza-emaileari ordainketa egin dezan.

 

Dirulaguntzen arloko neurriak: diruz lagundutako jarduerak egiteko epea etetea. Alarma-egoera amaitzen denean hasiko dira berriro, eta epe osoa luzatuko da, gutxienez aldi horretan, diruz lagundutako jarduera-proiektua gauzatzeko nahikoa dela bermatzeko.

 

Nekazaritza-sektoreari laguntzeko neurriak: Nekazaritza Kontseiluan adostu dira, besteak beste, baldintzak eta epeak malgutzea, LGPko laguntzak berehala ordaintzea, ardientzako berariazko laguntza-lerroak, zirkuitu laburreko produktuentzako online salmenta indartzea eta etxeetan Nafarroako produktuen kontsumoa sustatzea.  

JARDUKETAK HAINBAT ESPARRUTAN


- GIZA BALIABIDEAK

 Langileak kontratatzea: COVID19 dela eta behin-behineko zentroetan egindako kontratuen, eginkizunen aginduen eta izendapenen kopurua.