Covid 19 - Langutzaile Autonomoentzat neurriak

LAGUNTZAK LANGILE AUTONOMOENTZAT

Nafarroako Gobernuak langile autonomoei laguntzak ematea onartu du.
 
  1. 2.200 euroko ezohiko laguntza zuzena
Baldintzak:

a) Ohiko bizilekua Nafarroako lurraldean izatea eta martxoaren 14an Nafarroako Foru Komunitatean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea.
b) Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean izatea.
c) 2020an enplegu autonomoa sustatzeko laguntzarik eskatu ez izana.
d) 2018ko ekitaldiari dagokion ondarearen gaineko zergaren bidez ordaindu beharreko kuotaren emaitzarekin tributatzeko betebeharra ez izatea.
e) Pertsona autonomoa kide den familia-unitateko kideen diru-sarreren baturak (langile autonomoarenak barne) ez gainditzea, alarma-egoerak irauten duen bitartean, honako zenbateko hauek:
  1. - Oro har, muga izanen da hileko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (hemendik aurrera OAEAPa) halako lau.
  2. - Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitatearen kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko. Guraso bakarreko familia-unitateen kasuan, 0,15ekin biderkatuko OAEAPa haren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzak dakarren igoera kalkulatzeko.
  3. - Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitateko kide den eta 65 urte baino gehiago dituen pertsona bakoitzeko.
  4. - Familia-unitateko kideren batek deklaraturik baldin badu %33tik gorako desgaitasuna, mendekotasun egoera edo lanean aritzeko modu iraunkorrean ezgaitzen duen gaixotasun frogatua, aurreikusten den muga OAEAPa halako lau izanen da, ezertan galarazi gabe norberaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko metatzen diren igoerak.

f) Alta emanda egotea autonomo gisa Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko araubidean eta ekonomia-jardueren gaineko zergan Nafarroako Foru Komunitatean, 8/2020 Errege Lege-dekretuaren bitartean. Alta emanda egoteko betebehar hori betetzen ez bada, hartzaileak itzuli beharko du ez-betetzeak iraun duen aldiari dagokion laguntzaren zati proportzionala.
 
  1. 700 euroko ezohiko laguntza zuzena
Baldintzak:
 
a) Aurreko kasuaren a, b, c, d eta e baldintzak betetzea.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Segurantzako dagokion araubidean edo Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitate batean eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan autonomo gisa altan egotea une oro.
c) Jarduera utzi ez izana, baina laguntza eskatu den hilabete naturalaren aurreko fakturazioa gutxienez ehuneko 30 murriztu dela egiaztatzea, aurreko seihileko naturaleko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta.
 
Esteka honetatik eskatu ahal izango dira laguntza horiek. Gainera, informazio gehiago lor dezakezu Ohiko galderen dokumentuko 2. atalean.