Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua

Erlazionatutako edukiak:
Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta dagoen plan honen helburua da Nafarroako gizartea, etorkizunean, erreferentziakoa izatea hondakinen arloko prebentzioan eta murrizketan, kudeaketa publikoaren lidergoan eta kalitateko enplegua sortzeko gaitasunean.
2016an Plana egiteko lanaren eta parte-hartzearen zatirik handiena gauzatu da, Hondakinen Planaren zirriborrotik eta hasierako dokumentu estrategikotik abiatuta. Otsailetik ekainera bitarte parte-hartze publikorako prozesu bizia egin da, eta horren ondorioz 2.000 ekarpen egin zitzaizkion zirriborroari, Gardentasun Ataritik zuzenean edo eskualdez eskualde eta gaien arabera antolatu dira 29 tailerretan.
2016aren Abuztuko amaieran, Hondakinen Planaren hasierako testua eta Ingurumen Azterlan Estrategikoa; Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri ditu bi dokumentu horiek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
Jasotako alegazioak baloratu dira, eta, azkenik, Nafarroako Gobernuak Hondakinen Plana onetsi, eta Ingurumen adierazpen estrategikoa egin du; Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta Nafarroako Parlamentura eta Elikadura, Nekazaritza eta ingurumen Ministeriora igorri dira.
Planerako hasieran aurreikusitako aldia (2015-2025), egindako prozesu osoaren luzerak gainditu duenez, planaren denbora-esparrua aldatu, eta 2017-2027aldirako egokitu da, eta hala adierazten da gaur egun hasierako testuan.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 14an egindako bilkuran, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana onesteko Erabaki hartu zuen.

FITXA
Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
51/2015 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planaren lehenbiziko bertsioa eta ingurumen azterlan estrategikoa jendaurrean egon ziren 45 egunez, eta alegazioak aurkezteko epea 2016ko urriaren 26an amaitu zen.