Foru Agindu Proiektua, Hezkuntza kontseilariak emandako apirilaren 8ko 52/2009 Foru Agindua aldatzeko,Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketaren ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzen duena
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak foru agindu bat prestatu du Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituen foru agindua aldatzeko.
Herritarren iritzia jakin nahiko genuke foru agindua berrikusi eta onesteko. Animatu eta parte hartu.
Jendaurreko aldian jasotako alegazioak aintzat hartu dira erabakiak hartzeko. Behin herritarrek adierazitako oharrak eta iritziak aztertu ondoren, jasotako iradokizun eta gomendio aunitz onartzea erabaki da. Honek, funtsezko eran eta erabateko eran aldatutako artikulu kopurua handitzea eragin du, eta foru aginduko eranskinak bere osotasunean aldatzea. Horregatik, testua, agindu berri bat izanen da, aldatzeko foru agindu bat izan beharrean.