Eskubide Sozialetako Kontseilariaren Foru Agindurako Proiektua prestatu aurreko kontsulta fasea. Horren bidez mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera bat aitortua duten pertsonen laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen da
Aldez aurreko kontsultaren xedea da mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera bat aitortua duten pertsonen laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen duen datorren Foru Aginduaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea, ondoko honi buruz:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
9/2019 Foru Agindua urtarrilaren 11koa, Eskubide Sozialetako kontzelariak emana
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko apirilaren 2tik apirilaren 25era.

