Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa, Kirol Arloko Lanbideak gauzatzeko Aldi Baterako Gaikuntzen araubidea arautuko duen Foru Dekreturako Proiektua prestatzeko

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da kirol arloko lanbideak gauzatzeko aldi baterako gaikuntzen araubidea arautuko duen foru dekreturako proiektua prestatzearen eraginpean gerta litezkeen herritarren iritzia eta ordezkaritza handiena duten erakundeena jasotzea, honako arlo hauen ingurukoa:
 

  1. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  2. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauak zer helburu dituen.
  4. Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).


 

FITXA

Departamentua:
Kultura eta Kirol Departamentua
Ardura duen unitatea:
Kirolaren Zuzendariordetza (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua)
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
22/2019 Foru Agindua, azaroaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko azaroaren 15etik abenduaren 20ra.