Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautzen dituen Foru Dekretu proiektuari buruzkoa

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da foru dekreturako proiektua prestatzearen eraginpean gerta litezkeen herritarren iritzia eta ordezkaritza handiena duten erakundeena jasotzea, honako arlo hauen ingurukoa:
  1. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  2. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauak zer helburu dituen.
  4. Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).


 

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
102/2019 Foru agindua, azaroaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko abenduaren 20etik 2020ko urtarrilaren 20ra.