Datuen eta algoritmoen erabileraren Agiri Etikoa

Erlazionatutako edukiak:
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Lehendakaritzako, Berdintasunako, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak otsailaren 22an itxi zuen parte hartzeko prozesua, eta horretan ekarpen baliotsu ugari jaso dira Datuen erabilerari buruzko manifestu etikoaren (Declaration on Data Use and Algorithm Ethics) lehen bertsioa prestatzeko. Manifestuaren helburua da “etika jartzea datuak esportatzeko edozein ekimenen gainetik, herritarren interesak babesteko”.
Baliabide publikoak era efizienteago batean erabili ahal izateko, Nafarroako Gobernuak berrikuntza bultzatu nahi du, tresna digitalen bidez ordenatu eta prozesaturiko datuetan oinarriturik; adimen artifiziala dugu tresna horietako bat: “Tresna horren xedea da pertsonen bizitza hobetzea eta gizarte- nahiz ingurumen-ongizatea bultzatzea; datuen ingeniaritzak dituen ondorioetako bat dugu”.
Nafarroako Gobernuak uste du gordetzen eta biltzen dituen datuak tresna adimendunekin erabiltzeak lagunduko duela 4.0 gobernantza bat gauzatzen; gobernantza mota hori egokia da gobernu-lanen bilakaeran aurrera egiteko, “industria iraultzek ahalbidetu dituzten teknologia aldaketak hartuz”: administrazioaren digitalizazioa, horrek ahalbidetzen duen datuen bilketa zabala, eta algoritmoen eta adimenaren aplikazioa. Horrek guztiak ahalbidetzen du“izapideak bizkortzea, gure ingurunea hobeto ezagutzea eta etorkizuneko zenbait egoera aurreikustea (ezbeharrak, epidemiak...)”. Gainera, datu horiek guztiak erabilita, “erabakiak hartzeko prozesua hobetzen da; izan ere, kudeaketa publikoko aurreko ereduekin erkaturik, fidagarritasun handiagoko ebidentziak hartzen dira oinarri gisa”.
Dena den, informazio horren guztiaren erabilera “arautu behar da etikarik zorrotzenari jarraikiz, eta kudeaketa-esparruak bat etorri behar du honako balio hauekin: jasangarritasuna, berdintasuna, berrikuntza eta gobernu ona”. Hau izanen da, betiere, gure premisa: “erabilera horren kontu eman eta, horrekin batera, informazioa arreta handiarekin babestu, berrerabilpena bultzatu eta gobernantza egokia lortu eskura dagoen informazio guztiaren analisian oinarriturik”.

FITXA
Departamentua:
Nafarroako Gobernua
Ardura duen unitatea:
Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusian eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusian
Proposamen mota:
Politika Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko otsailaren 8tik otsailaren 22ra.