Kontsulta publikoa, foru agindu baten proiektua prestatu aurrekoa. Foru agindu horren bidez arautuko dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak.
Aldez aurreko kontsulta publiko honen helburua da foru aginduaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza duten erakundeen iritzia jasotzea, foru agindu horren bidez arautuko baitira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak; alderdi hauei buruzko iritzia, hain zuzen:
a) Ekimenaren bidez zein arazo konpondu nahi diren.
b) Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c) Arauaren helburuak.
d) Zer beste konponbide egon litezkeen (arauemaileak eta arauemaileak ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
16/2022 Foru Agindua, otsailaren ...(e)koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko martxoaren 10etik 30era bitarte