Foru Agindu Proiektua, irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako salbuespenezko neurriak hartzen dituena

Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketako Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzuak irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako salbuespenezko neurriak egokitzen dituen foru-agindua egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionaletan eta kirol-irakaskuntzetan Covid-19k eragindako osasun-alertako egoeragatik.

Herritarren iritzia ezagutu nahi genuke foru agindu hau berrikusi eta onartzeko. Anima zaitez eta eta parte hartu.

51/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez hartzen baitira irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako salbuespeneko neurriak, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako Irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Irakaskuntzetan eta Kirol-irakaskuntzetan.

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lanbide Heziketako Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
3/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariarena.
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko otsailaren 10etik martxoaren 2ra bitarte