Foru agindu proiektua, zeinaren bidez ikasleak onartzeko prozesua garatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan

Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematea, honako hauek bermatuz: hezkuntza-eskubidea, denak berdintasun-baldintzetan sartzea eta gurasoek edo tutoreek ikastetxea aukeratzeko askatasuna.

46/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Hasiera emateko foru-agindua:
115/2019 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Hezkuntza kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 5etik 26ra bitarte