Aldez aurreko kontsulta publikoa Foru dekretuaren proiektua prestatzeko, zeinak arautuko baitu Nafarroako Bioetika Batzordea

Aldez aurreko kontsulta honen xedea Nafarroako Bioetika Batzordea arautuko duen Foru Dekretua berriaren eraginpean gera litezkeen herritarren eta ordezkaritza erakundeen iritzia jasotzea da, honako hauei buruz:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c. Arauaren helburuak.
d. Aukeran dauden beste alternatiba batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua, eta Idazkaritza Tekniko Nagusia - Osasun Departamentua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
53E/2021 Foru Agindua, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 12tik apirilaren 7ra bitarte