Foru dekretuaren proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua, Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duena

Aipatutako foru dekretua aldatzeari ekin behar zaio, kontuan izanda Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruak –Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duen azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua dela eta– egindako kontsultari buruzko txostena; gainera, erraztu nahi da Botere Judiziala osatzen duten pertsonek organo aholku-emaile horretan parte hartzea.

31/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Justizia Kontseilua sortu zen

FITXA

Departamentua:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Justizia Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
5/2021 Foru Agindua, matxoaren 3koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko matxoaren 16tik apirilaren 9ra bitarte