Sarriguren Ekohiriaren udalaz gaindiko plan sektoriala aldatu aurreko parte-hartze prozesua. DD-14 lurzatia. ECP-1a eta DD-14 partzelen arteko oinezko pasabidea
Servicio de Infraestructuras Educativas
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa sustatzen ari da. Aldaketa horren arabera, ECP-1A (Institutua) eta DD-14 (Hornidura) lurzatien artean dagoen oinezko pasabidea ezabatu nahi da, horietako bigarren lurzatian (DD-14) Sarriguren BHI Institutua handitzean jarraitutasuna eman dakion ECP-1A lur-zatian dagoen egungo eraikuntza multzoari. Era berean, eta proposamenaren xedearekin bat, DD-14 lurzatiari (Hornidura) irakaskuntza erabilera esleitu/zehaztu dakiola planteatzen du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketan herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izanen da, prozesu hori gauzatu nahiz berrikustean, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan jasotako printzipio eta eskubideen arabera; horretarako, herritarrentzako partaidetza prozesu bat erabiliko da, kontsulta izaerakoa, tresnaren hasierako onespena baino lehen.
Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketan parte hartzeko prozesua Partaidetza Plan baten bidez gauzatuko da. Bertan, honako eduki hauek garatuko dira: plangintzan interesatuta dauden gizarte eragileen eta herritarren identifikazioa; antolamendu proposamenaren laburpenak; bideragarritasunaren eta jasangarritasun ekonomikoaren memoria; eta zabalpenerako eta partaidetzarako metodologia eta tresnak. Esteka honetan kontsulta daiteke
Pasa den martxoaren 23an foro digital bat egin zen. Jasotako ekarpenak zuenganatzeko eta proposamenak kontuan hartzeko edo ez hartzeko, itzulera-foro bat eginen da.

FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Servicio de Infraestructuras Educativas
Proposamen mota:
Lurralde-eragina
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean jarri da 2021eko martxoaren 18tik apirilaren 7ra arte