Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza- eta lanbide-orientazioa arautzen duen foru dekretua eguneratzeko proiektua prestatzeari buruzkoa

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza- eta lanbide-orientazioa arautzen duen foru dekretua aldatzeko proiektuaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia ote den.
c. Arauaren helburuak.
d. Egon litezkeen beste aukera batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
33/2021 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko maiatzaren 21etik apirilaren 26ra