Kontsulta publikoa, honako foru agindu hau prestatu aurrekoa: Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortzen duen apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua garatzen duen foru agindua

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da jakitea zer iritzi duten foru agindu honen eraginpean gerta litezkeen herritarrek eta ordezkaritza handiena duten erakundeek, honako gai hauei buruz:
  1. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak).
Foru aginduaren proiektu honen helburua da zehaztea zer agiri publiko inskribatzen ahalko diren Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean.


FITXA

Departamentua:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Justiziako Gizarte Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko apirilaren 22tik maiatzaren 13ra