Boluntariotzaren II. plana (2022-2023)

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

SARRERA. ZER DA ETA ZERTARAKO BALIO DU?

Gizarte-erakundeek Boluntariotzaren 2014ko Estrategia definitzeko egindako partaidetza-ahaleginaren ondotik, beharrezkotzat jo zen departamentuarteko koordinazio-tresna operatibo bat eraikitzea. Horretarako, ekintza-plan bat zehaztu zen, aurreko legealdian (2015etik 2019ra artean) departamentu bakoitzean egindako ahalegina orientatzen eta agerian jartzen zuena. Gobernuak xedetzat hartu zuen boluntarioak berreskuratzeko aurrerapausoak ematea, boluntarioen premia zegoela hauteman baitzen. Helburu horrekin onartu zen Boluntariotzaren 2018-2020 Ekintza Plana.

Plan horretan, oinarri batzuk ezarri ziren boluntariotza sustatzeko plan integral bat bermatzearren, plan horren sustapenean inplikatutako eragile guztien antolaketa eta lankidetza hobearen aldeko apustuan oinarritua. Nafarroan gizarte zibil antolatu eta solidarioa garatzen eta sendotzen laguntzea zen erronka.

Planaren indarraldia amaitu denez, plan hori eguneratu egin behar da. Hori dela eta, 2022-2023 urteetarako Nafarroako Boluntariotzaren Plan berri bat egitea eta zehaztea dugu helburu, Nafarroako Gobernuaren boluntariotza-arloko ekintza-proposamena jasoko duena eta Nafarroan boluntariotza-lana ezagutzen, aitortzen, sendotzen eta sustatzen modu irmoan eta progresiboki lagunduko duena.

Parte-hartze publikoko prozesu bat hasi da, non nafarrek rol protagonista izanen duten eta zeina Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako printzipio gidarien arabera arautuko den.

Boluntariotzaren II. plana (2022-2023) 2022ko otsailaren 9an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgia egon zen 2021eko urriaren 18tik azaroaren 21era arte