Foru aginduaren proiektua, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua

194 eredua onestea du xede, foru agindu berean bategin daitezen 2016an onetsi zenetik egundaino izan diren arauzko aldaketak. Horrez gain, izena aldatuko zaio ereduari, argi gera dadin hartan emanen dela kooperatibei eginiko ekarpenen transmisioei eta itzulketei buruzko informazioa.

146/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua, hau da, “Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa” izenekoa.

FITXA

Departamentua:
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko azaroaren 15etik abenduaren 9ra bitarte