Datu Irekiak Nafarroan
Datu Irekiak Nafarroan
Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin.
Nafarroako Gobernuak munduko beste administrazio publiko batzuk dagoeneko murgilduta dauden ekimen horrekin bat egin du, administrazio elektronikoa txertatzeko eta hedatzeko duen helburuan urrats bat haratago emateko.
Toki entitateak
Toki entitate batzuk Open Data ekimenera batzen hasi dira, esaterako Iruñeko Udala dagoeneko abian du formatu berrerabilgarriko datu publikoak eskuratzeko ataria. Udalaren asmoa da datuak irekitzea eta herritarren, enpresen eta beste administrazio batzuen eskura jartzea gizarte osoaren onurarako izan liteken datu oro.
Gardentasuna
Foru Administrazioak gardentasuna bultzatzearen alde egiten du, komunikazioan, lankidetzan eta herritarren eta enpresen partaidetzan oinarrituta, alderdi guztien onura bilatzeko. Open Data Nafarroa proiektuaren oinarrizko ardatzetako bat gardentasuna da. Datu publikoetarako sarrera irekia Foru Gobernuak herritarren aurrean erakutsi nahi duen gardentasunaren ikurra da. Hori horrela, herritarrak eta enpresak zuzenean administrazioarekin inplikatuko dituen komunikazio eta lankidetza jarraitua bilatu nahi da. Hurbiltzeko, oztopoak gainditzeko eta bere irudia hobetzeko modua da.
Landugabeko datuen hedapenak gardentasuna bermatzen du; izan ere, gobernuaren ekintzen etengabeko fiskalizazioa ahalbidetzen du: datuak argitaratzen direnak eta erabiltzeko eskuragarri daudenak dira. Gainera, ekitate-printzipioari jarraiki, datu horiek baliabide publikoekin sortu baziren, gizartean libreki eta doan birgizarteratu behar lirateke.
Aberastasunaren sorrera
Datuak irekitzeak zuzenean onurak ekartzen ditu Nafarroako gizartean, bai baldintza ekonomikoetan, bai ezagutzan. Enpresentzako eta, oro har, sistema ekonomikorako potentzial ekonomikoa eta aberastasuna sortzeko aukera ekartzen du, herritarrei eta enpresei informazioa eskaintzeko tresna eta zerbitzu digital berritzaileak sortzeko oinarri gisa erabil baitezakete. Hortaz, hazkunderako eta enplegua sortzeko bultzada ere izan daiteke. Bestalde, enpresen arteko lankidetzak kostuen murrizketa ekar dezake eta hori aktiboen finkapenean eta elkarreragingarritasunean gauzatzen da.
Partaidetza eta lankidetza
Partaidetza Open Data Nafarroa proiektuko beste oinarrietako bat da. Beharrezkoa da bi noranzkoko partaidetza, herritarrengandik administraziora eta alderantziz. Herritarren beharrak ezagutzeko modurik onena behar horiek herritarrek adieraztea da. Open Data proiektua partaidetza eta lankidetza horri esker garatzen da; izan ere, behar bati irtenbidea emateko horren berri izan behar dugu.
Gainera, datuen eskuragarritasunak herritarrei eta enpresei beren analisiak egiteko aukera eskaintzen die eta beren ikuspegietan oinarritutako jarrerekin parte hartzea, besteren interferentziarik gabe. Datuen berrerabilpenak balio erantsiko zerbitzuen igoera eta aprobetxamendu informatibo, kognitibo, sozial eta ekonomiko hazkorra ekarriko du.
Helburuak
Open Data Nafarroa proiektuaren helburua datu publikoak nahi duen partikular edo enpresa ororen esku jartzea da, kontsultatu eta berrerabili ahal izateko eta Nafarroako gizarte guztiaren etekin partikularra eta orokorra lortzeko. Etengabeko garapena eta bilakaera jasaten duen proiektu dinamikoa da, informaziora denbora errealean heldu ahal izateko beti.