Datu-multzoen kalitatea ebaluatzea eta hobetzea

2024an, datu irekien atarian argitaratutako datuen eta metadatuen kalitatea ebaluatzeko lanak egin dira; zehazki, Nafarroako Gobernuari lotutako datu-multzoak begiratu dira, atari horretan sartutako erakundeetako bat den aldetik.

Auditoretza egiteko erabilitako eredua zehaztapen tekniko hauetan oinarritzen da: UNE 0077:2023, 0078:2023, 0079:2023 eta 0080:2023. UNE zehaztapen horiek garatzen ditu Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren Datuaren Bulegoak, eta lagunduko digute datuen inguruan jardunbide jasangarri eta eraginkorrak hartzen.

“UNE 0077: datuak gobernatzea”, “UNE 0078: datuak kudeatzea” eta “UNE 0079: datuen kalitatea kudeatzea” zehaztapenak erreferentzia sendoa izanen dira datuen ekonomia hedatzeko erakunde publiko eta pribatuetan, Espainia Digitala 2026 Estrategiaren esparruan.

Azkenik, UNE 0080 zehaztapenak heldutasun-eredu bat ematen du, gaitasunetan oinarrituta; hala, zenbait heldutasun-maila ezartzen ditu eta datuen gobernuarekin, kudeaketarekin eta kalitatearekin lotutako jardunbide egoki bakoitza (UNE 0077, 0078 eta 0079 zehaztapenetan jasoak) kokatzen du heldutasun-maila batean. Horrek aukera ematen du erakunde baten heldutasun-maila berrikusteko, eta, ondoren, ekintzak ezartzeko, berrikuspenean identifikatutako aurkikuntzak konpontze aldera.

Metadatuen kalitatea ebaluatzeko erabilitako metodologia izan da MQA (Metadata Quality Assessment). Metodologia hori data.europa.eu partzuergoak garatu du, metadatuen kalitatea aztertzeko; metodologiaren helburua da datuen hornitzaileei eta atariei laguntzea beren metadatuen kalitatea egiaztatzen eta hobetzeko iradokizunak jasotzen. MQAk, kalitatea kuantifikatzeko, hainbat adierazle erabiltzen ditu. Adierazle horiek bost dimentsiotan antolatuak daude:

  • - Topatzeko erraztasuna
  • - Irisgarritasuna
  • - Elkarreragingarritasuna
  • - Berrerabilgarritasuna
  • - Testuingurua


Dimentsio bakoitzeko adierazle bakoitzak pisu bat du esleitua. Hala, dimentsio bateko adierazleen pisua batzen badugu, emaitza bat etorriko da dimentsio horren pisuarekin.

Jarraian, zenbait dokumentu aurkezten dira, Nafarroako Datu Irekien atarian (Open Data) dauden metadatuen kudeaketaren eta kalitatearen berrikuspenari eta ebaluazioari buruzkoak.

  • - Ebaluazioaren txostena.
  • - Metadatuak kudeatzeko prozesuaren ebaluazioaren txostena
  • - Metadatuen kalitatearen eta metadatuen prozesuaren ebaluazioa.


2025eko lehen hiruhilekoan, datos.gob.es atariak, Aporta ekimenaren bidez, eta bat etorriz datuen kalitateari buruz egindako ebaluazioarekin, proposamen bat aurkeztu dio Nafarroari, datu irekien argitalpenaren kalitatea hobetu dezan eta aurrera egin dezan Europako DCAT-AP zehaztapenaren aplikazioan. Zehaztapen horren helburu nagusia da datu irekien atarien arteko elkarreragingarritasuna erraztea; horri esker, informazio-bilaketa gurutzatuak egin daitezke eta datu-multzoen deskribapenak gehitu.