Kontzeptuak eta software librearen terminologia

Atal honen asmoa hau da: gune bat izatea herritarrei kultura eta ezagutza partekatzeko eskubidea ulertzen eta ikasten hasten lagunduko dioten kontzeptuak emateko, zehazkiago software librearen garapenari eta erabilerari dagokienez.  Ez da inola ere izanen gune bat mundu profesionalarentzat soilik, eta horrexegatik gonbidapena egiten diegu herritar guztiei parte hartzera iradokizunen atalean, horretarako dagoelako, interes orokorrekoak izan daitezkeen eta, agian, azterlan zehatzagoa behar duten gaiak proposatzeko.
 
Atal honetako informazioa osatzeko esteka interesgarrien zerrendara jo dezakezu.

Softwarea: konputagailu batean atazak betetzeko bide ematen duten programen, jarraibideen eta arau informatikoan multzoa da.
Programa: konputagailu baten gainean zeregin bat egiten duten jarraibide multzoa. Programa hauek, programazio lengoaia jakin batean garatzen direnak, kode binarioan exekutatzen diren fitxategi edo artxiboetan ageri dira.
Programazio lengoaia: konputagailu baten jokabidea kontrolatzeko eta zenbait prozesu betetzeko bide ematen duen lengoaia berezia. Lengoaia hori sinbolo multzo batek osatzen du, arau sintaktiko eta semantiko multzo batek; horiek haren elementuen eta adierazpenen esanahia zehazteko aukera ematen dute, eta horrela erabiltzaileak eragiketak zehatz ditzake konputagailuan.
Kode binarioa: jarraibideen adierazpena, bi digitu edo bit sistema erabiliz, hau da, jarraibide guztiak 0 eta 1 balioekin adieraziz..
Software sailkapena, ezaugarri hauek kontuan hartuz:

  • Filosofia: Kostua: doakoa, kode irekiko softwarea, jabedun softwarea
  • Kostua: doakoa, ez doakoa
  • Babesa: jabetza publikoa, lizentzia bidez babestua
  • Kode mota: irekia, itxia
  • Banaketa: Freewarea edo doako erabilera, sharewarea edo doako erabilera aldi batez, adwarea, aurrekoa bezalakoa baino publizitatearekin.
  • Freewarea: aldaketa ez (iturri-kodea ez dago eskura), baina birbanaketa ahalbidetzen duten programetarako erabili ohi da.
  • Sharewarea: kopiak birbanatzeko baimena duen softwarea, baina erabilera jarraituko lizentziagatik kargua ordainduta.
  • Adwarea: normalean aurrekoen berdinak diren programak dira, baina publizitatea jaisten digute instalatzean edo exekutatzean.

Kultura librea: Mugimendu sozial bat da, ideien trukerako askatasuna aldarrikatzen duena, ezagutza kulturgintzarako ondasun komuna dela iritzita. Zalantzarik ez dago, gizateriaren historian gure gizarteari ekarpen ugari egin zaizkiola iturri desberdineko ezagutza trukearen aplikazioari esker; horri kontrajartzen zaio egile eskubideen aplikazioa, garapen horri kostua ezarri diona.
Software Librea: kultura librearen mugimenduaren filosofiarekin bat eginda, erabiltzailearen askatasuna errespetatzen duen softwarea da, halako moduan non eskuratutako softwarea erabili, kopiatu, aztertu eta aldatu baitezake, baita aldaketak banatu ere. Laburbilduz, softwarea librea da lau askatasun hauek errespetatzen dituenean:

  1. programa erabiltzeko askatasuna.
  2. funtzionamendua aztertu eta kodea egokitzeko askatasuna.
  3. kopiak banatzeko askatasuna.
  4. kodea aldatu edo hobetzeko askatasuna, eta hobekuntzak jendaurrean jartzeko askatasuna.

Software librearen sortzaile Richard Stallmanek dioenez, "gure izenean, libre hitza ez dagokio prezioari; askatasunari dagokio. Lehenengo eta behin, programa bat kopiatu eta zure auzokoei berriz banatzeko askatasuna, haiek ere, zuk bezala, erabil dezaten. Bigarrenik, programa bat aldatzeko askatasuna, horrela kontrola dezakezulako, hark zu kontrolatu gabe; horretarako, iturri kodeak zure esku egon beharko du".
 
Kode irekia: (Open Source) libreki garatu eta banatzen den softwarea. Software librea gai etikoei dagokie, eta kode irekia, berriz, gai teknikoei, software hau eskura izateak errazten duelako partekatzen duen komunitateak kodea aztertzea eta etengabe hobetzea.   Kode irekiaren jarraitzaileentzat kontu praktiko bat da, besterik gabe, haientzat kode irekia softwarea garatzeko metodo bat baizik ez delako; software librearen mugimendukoentzat, berriz, softwarea librea ez izatea arazo sozial bat da.  Praktikan, bi mugimenduek proiektu batzuk partekatzen dituzte, kode irekiko softwarearen betebeharren dekalogoa bateragarria baita software irekiaren lau askatasunekin. Hitz bitan, Richard Stallmanek dioenez: «kode irekia garapen metodologia bat da; software librea mugimendu sozial bat da».
 
Kode irekiko softwarea: (Open Source Software) baldintza hauek betetzen dituen softwarea da:

  1. Birbanaketa librea: softwarea oparitu edo libreki saldu daiteke.
  2. Iturri kodea: iturri kodea barne hartuta dago edo libreki eskuratu daiteke.
  3. Lan eratorriak: aldaketen birbanaketa baimenduta dago.
  4. Egilearen iturri kodearen integritatea: lizentziek aldaketak adabaki gisa berriz banatzea eska dezakete.
  5. Pertsonak edo taldeak diskriminatu gabe: ezin da inor kanpoan utzi.
  6. Ekimen arloak diskriminatu gabe: merkataritzako erabiltzaileak ezin dira kanpoan utzi.
  7. Lizentziaren banaketa: eskubide berberak aplikatu behar zaizkio programa jasotzen duten guztiei.
  8. Lizentzia ez da produktu baterako berariazkoa: programaren lizentzia ezin da izan banaketa handiago baten parte bakarrik.
  9. Lizentziak ez du beste software bat murriztu behar: lizentziak ezin du behartu software irekiarekin banatzen den beste software bat ere kode irekikoa izatera.
  10. Lizentziak teknologikoki neutrala izan beharko du: ez da lizentziaren onarpena eskatuko saguaren bidez klik eginez edo softwarearen euskarri bidearen beste modu berariazko batez.

Software librea eta kode irekikoa: (Free/libre and Open Source Software) FLOSS, termino bat da, software librearen eta kode irekiko softwarearen artean dauden anbiguotasun ideologikoko arazoak saihesteko ezarritakoa; izan ere, praktikan gauza bera diruditen arren, ikuspuntu ideologikotik kontrako terminoak dira, software librea erabiltzailearen askatasunarekin konprometitua dagoelako eta kode irekiko softwarea, berriz, softwarearen garapenarekin.
Software jabeduna edo pribatiboa:  honen erabilera, birbanaketa edo aldaketa debekaturik daude edo baimenaren menpe.
Lizentzia: zerbait egiteko baimena da. Lizentziaren kontzeptu orokorra baimenarena da, ondasun baten erabilera eskubidea beste pertsona edo erakunde bati lagatzen diona. Gehienetan ondasun intelektualak dira (marka edo patente bat), eta agiri baten bidez formalizatzen dira. Softwarearen kasuan, programa bat erabiltzeko baimena da, erabiltzaileak haren jabe izan gabe; erabiltzeko, programaren kode binarioa edo exekutagarria ematen da.
Lizentzia motak: Sortutako edozein edukirako dauden lizentzia mota guztiez hitz egiteko azterketa sakona beharko litzateke, eta lizentzia mapa konplexua erakutsiko luke. Gune honetan, asmoa da erabiltzailea kultura libre eta irekiko termino orokorretan sartzea, ezagutzak osatzen joan dadin. Horrexegatik, lizentzien sorta zabala mugatzen lagundu dezaketen bi kontzeptu aurkeztuko ditugu jarraian:

o Copyright: egile eskubidea ezagunagoa da, oinarrizko giza eskubideetako bat da, eta arau multzo bat da, egile eskubideen gaineko legeak egile bat, obra bat sortzeagatik ematen dizkion eskubide moralak eta ondarekoak arautzen dituztenak. Ondare eskubideak ondarean islatzen dira eta gai ekonomikoei buruzkoak dira. Eskubide moralak obraren egiletzari eta integritateari dagozkio, eta ez dute baimentzen aldaketarik ezta obra eratorririk ere.
o Egile eskubidea obra sortu, eta berehala egilearen jabetza bihurtzen den unetik existitzen da. Egileak edo eskubideak egilearengandik jaso dituztenek galda dezakete jabetza.
o Copyleft: copyright hitzari kontrajarrita erabiltzen da, eta obra baten erabilera, kopia, banaketa eta aldaketa baimentzeaz gain, eskubide horiek berberak eratorritako obretan ere mantentzera behartzen du.
o Jabari publikoa: egile eskubideak ezarritako babes epea iraungi ondoren egoera honetan geratzen da obra, legeria bakoitzaren arabera, egilea hiltzen denetik hasita. Une horretatik aurrera edozeinek ustia ditzake obrak, betiere obraren egiletza eta integritatea errespetatuz.  Gerta daiteke, halaber, obra baten egileak egile eskubide guztien kudeaketari uko egitea, eta orduan obra jabari publikoan sartzen da.

Eduki libreko lizentzia: obrak partekatzeko baimena ematen duena, hau da, obra horien erabiltzaileek baimena dute egilearen eskubideetako batzuetarako.
Creative Commons: irabazi-asmorik gabeko erakundea, edukiak edukiak erabili, berrerabili eta partekatzea ahalbidetzen duten tresna juridikoak emateko xedea duena, baina jabetza intelektualeko eskubide guztiak baliatu gabe.  Erakunde hau Estatu Batuetan jaio zen, Copyright Term Extension Act (CTEA) onetsi zelako, copyright-aren epeak beste 20 urtez luzatzeko aukera emanez.
 
Creative Commons lizentzien gida: Creative Commons lizentzia moten laburpen orokorra.
 
atribucion Eskudantzia: obra kopiatu, banatu ikusgai jarri eta taularatzeko baimena ematen du, baita eratorritako lanak egitea ere, betiere jatorrizko obra aitortu eta aipatzen badu egileak zehazten duen moduan.
no comercial  Ez komertziala: obra kopiatu, banatu, ikusgai jarri eta antzezteko baimena ematen du, baita eratorritako lanak egiteko ere, xede komertzialetarako ez bada.
no derivadas  Ez eratorriak: lanaren kopia literalak kopiatu, banatu, ikusgai jarri eta antzezteko baimena ematen du, baina ez du eskubiderik ematen egilearen lan eratorriak ekoizteko.
compartir igual  Berdin partekatzea: lan eratorriak banatzeko baimena ematen du, jatorrizko lana arautzen duen lizentziaren berdin-berdina den lizentzia baten pean.
 
Softwarea lizentziatzea: Beste entitate fisiko edo juridiko bati software bat xede industrialetarako, komertzialetarako edo pertsonaletarako erabiltzeko eskubidea emateko prozedura da, kontratuan jaso daitezkeen klausulekin bat.
Softwarerako lizentzia motak: Ondotik egindako sailkapena software libreko eta kode irekiko softwareko proiektuen ezaugarri orokorren araberakoa da. Hortaz, lizentziak hiru multzotan sailka daitezke:

o Iraunkorrak: lizentzia hauek exijitzen dute lizentzia honen menpe dagoen software baten aldaketa lizentzia horren beraren menpe ere gelditzea.  Arau berekin partekatzea, ez du baimenik ematen software jabedunarekin integratzeko, emaitza beti izanen da software librea. Adibideak: GPL v3, AGPL v3, GFDL 1.3
o Permisiboak: lizentzia hauek ez dute exijitzen software baten aldaketa jatorrizko lizentzia beraren menpe argitaratzea edo mantentzea. Partekatzea, software jabedunarekin integratzeko baimena ematen du eta software librea erabiltzea librea ez den beste bat garatzeko, betiere iturriko kodera sartuz gero. Adibideak: BSD, Apache 2.0, Artistic License v2.0, Zope 2.1, X11 (MIT)
o Tartekoak: lizentzia hauek ez dute exijitzen software baten aldaketa jatorrizko softwarearen lizentzia beraren menpe gelditzea, baldintza jakin batzuk betetzen badira. Partekatzea arau batzuekin, software jabedunarekin integratzeko baimena ematen du kasu batzuetan. Kodea software librea edo ez librea izan daiteke ondoko aldaketetan. Adibideak: LGPL v3, EUPL 1.1, Mozilla 1.1, CDDL 1.0, IBM Public License 1.0, OSL 3.0

Open Source ekimena: OSI, kode irekiaren sustapenerako sortutako erakundea, filosofia hau oinarri hartuta: kodea argitaratzea softwarea garatzeko metodoa dela, xede komertzialetarako edo ez komertzialetarako erabiltzen den aintzat hartu gabe.
Software Librearen fundazioa: (Free Software Fundation), FSF, Richard Satllmanek sortutako fundazioa, software librea zabaltzeko eta softwarea kopiatu, birbanatu eta aldatzeko mugak ezabatzeko asmoz.