HELBURUAK:

Planaren helburuak dira, bertzeak bertze, kultur premiak hautematea Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean, eta, Departamentuak azken bi urtean abiatuak dituen jarduerekin batera, epe ertain eta luzeko kultur politika finkatzea, aldi berean elkartuko dituena tradizioa eta garaikidetasuna, hiri eta landa munduak, programazioa eta kultur eta sormen sektoreen hodeiertzaren zabalkuntza eta parte-hartze prozesuen jarraipena. Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak Nafarroako kultur sektoreak balioetsiko ditu eta hurrengo urteetarako ibilbide orria sortuko du lurralde osorako. Horra zergatik eman zaion 2017tik 2023rako aurreikusitako epe hori.


ZIRRIBORROAREN PRESTAKETA: 
 

Planaren prestaketan fase hauek daude:
  • I.a eta II.a: NKPEren helburuen, ildo estrategikoen eta metodologiaren definizioa, barne direla komunikazio plana;  eta Nafarroako kultur eta sormen sektoreen diagnostikoa.
  • III.a: lanerako mahaiak: kultur eragileak, herritarrak eta eztabaidarako laborategiak, baita parte-hartze esparru horretan behar diren ekintzak ere .
  • IV.a: Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren (NKPE) zirriborroaren idazketa, Gobernu Irekiko ekarpenen bilketa eta azken dokumentuaren aurkezpena.
III. fasean, egutegi honen arabera eginen dira bilerak: