Zirriborroa kaleratzea eta lurralde-mailako eztabaida. 2019ko martxoa-maiatza

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak eta Industria, Energia eta Berrikuntzakoak oinarrizko testu bat egin zuten 2018ko uztailaren 1a eta irailaren 20a artean, Klima Aldaketako Departamentuarteko Batzordean aurkeztu eta eztabaidatu zena. Batzorde horretara, hain zuzen, energiarekin eta klimarekin lotutako Nafarroako Gobernuko zuzendaritza nagusiak eta zerbitzuak joaten dira.

Legearen Aurreproiektuaren lehen zirriborroa Gobernu Irekiaren webgunean eman zen argitara, 2019ko martxoaren 12an.

Zirriborro hori lurralde-mailako 6 saiotan aurkeztu eta eztabaidatu zen, martxoaren 25a eta apirilaren 3a artean.

Zirriborroaren gaineko herri-kontsulta egin zen 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 17a artean.

Aurrez aurreko saioen eta online kontsulten artean, 508 ekarpen jaso ziren.

Uztailaren 27an, parte-hartze txostena kaleratu zen eta bai Foru Legearen aurreproiektuaren zirriborro berria ere.
 
Zirriborroa Nafarroako Gobernuaren barnean berrikustea, 2019

2019ko irailean, Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak klima-larrialdiko deklarazioak onartu zituzten.

Nafarroako Gobernuak 2019ko Lege Aurreproiektua berrikustea erabaki zuen, anbizio-irizpideekin, Europako Itun Berdearen ildotik. Berrikuspen hori 2019ko urria eta 2020ko maiatza artean gauzatu da.