Kanpo Ekintzaren Plana - Prestaketa

Motibazioa
Kanpo Ekintzaren Zuzendaritza Nagusia osatzen duten unitateek esperientzia parte-hartzailea izan dute dagoeneko beren eskumenekoak diren politiken esparruan (NEXT Estrategia, Bruselako Ordezkaritzaren ekintza-plana…). Beraz, esperientzia horrekin bat dator orain parte-hartze prozesu bat planteatzea Kanpo Ekitzaren Plana egiteko xedez.
 
Testuinguru horretan, beharrezkoa da plangintza estrategiko bat egitea ikuspegi integral batetik, egungo errealitate geopolitikoaz gain, COVID-19 krisiari aurre egiteko onetsi zen Nafarroa – Nafarroa Suspertu Plana ere kontuan hartuko duena, bai eta Nafarroaren mugaz gaindiko testuingurua, Europar Batasunean irekitzen den aukeren esparru berriak (NEXT Generation EU eta hainbat urtetarako Europako finantza-esparrua), eta kanpoan bizi diren nafarren papera ere.
 
Prozesua
Kanpo Ekintzaren Zuzendaritza Nagusiak prestatutako oinarrien dokumentu batetik abiatzen da prozesua, eta ekarpenak errazteko galdera zuzenak egiten dira eztabaida hobe kokatzearren. Dokumentua kontrastatuko da aditu desberdinekin eta Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta paraleloan online parte-hartzea bultzatuko da. Horretarako, dokumentua eta inkesta Kanpo Ekintzaren Zuzendaritza Nagusiaren kanalen bidez zabalduko dira (web guneak, datu-baseak, sare sozialak…).
 
Zehatz-mehatz, eztabaida-talde hauek antolatuko dira:
 
•Funtsezko eragileak: sektore sozioekonomikoak, SINAI, aholkularitza enpresak…
•Europako proiektuen kudeatzaileak
•Nafarroako Gobernuko departamentuak
 
Prestatze fasean jasotako ekarpenekin zirriborro bat idatziko da eta jendaurrean jarriko da, ekarpen berriak egin ahal izateko. Prozesuaren amaieran, zirriborro horri buruzko eztabaidarako jardunaldi publiko espezifikoa antolatzea aurreikusten da.
 
Plan osoari eta hura eraikitzeko prozesuari buruzko informazioa Gobernu Irekiaren web gune honetan egonen da ikusgai, fase guztietan. Prestaketa prozesu honetan parte hartzeko ondoko inkesta betetzen ahal da, batetik, eta bestetik erabiltzen ahal dira ekarpenen foroa edo posta eletronikoa: accionexterior@navarra.es