Nafarroako ekonomia berpizteko plana iragarri du Chivite Lehendakariak

Gobernuak departamentuarteko talde bat eratuko du plana diseinatzeko, elkarrizketa-prozesu bat irekiko du ekonomia-arloko eragileekin, eta Parlamentuari igorriko dio plana, hark onar dezan

María Chivite Nafarroako Lehendakariak, gaur eguerdian Parlamentuko Foru Erregimeneko Batzordean eginiko agerraldian, iragarri du berpizte eta berreraikitze ekonomiko eta sozialerako plan bat jarriko dela abian, “agertoki ezezagun” bati aurre egiteko, eta Nafarroari “bultzada emateko, berriztatzeko eta eraberritzeko” aukera emanen duena.

Nafarroako Gobernuko departamentuarteko estrategia-talde bat arduratuko da plana diseinatzeaz, gaur egun Nafarroak berak dituen baliabideak eta ekonomia garatzeko estatutik eta Europatik iritsitako laguntzak berrordenaturik.

Gainerako albistea erakutsi.

2020/04/17, Ostirala