19.a) artikulua

Parte-hartze prozesua: 
Anteproyecto de Ley Foral para la Igualdad entre mujeres y hombres
Arloa: 
Sexuaren aldagaia inkestetan eta datu bilketetan
Testua: 

Funtsezkoa da sexuaren araberako estatistikak eta datuak erabiltzea agerian uzteko emakumeek jendartean sufritzen dituzten desparekotasunak eta injustiziak. Baina uste dut, halaber, ezin dela ezkutuan utzi pertsona ez-bitarren errealitatea. Identitate ez-bitarrak jasota daude 8/2017 Foru Legean, 5. artikuluan:

"d) Genero-identitatea: gizon eta emakume kategorien inguruan definitutako gizatalde batekoa izatearen sentimendua, horietako batekin identifikatuz (bitarra), biekin identifikatuz (ez-bitarra) eta bakarrarekin ere ez identifikatuz (ageneroa)"
eta
"g) Pertsona transgeneroa: pertsona baten generoaren identitatea bat ez datorrenean jaio zenean genitalen arabera esleitu ziotenarekin, eta nahitaez lerrokatzen ez dena gizonaren eta emakumearen kontzeptu bitarrekin."

Beraz, uste dut pertsonaren sexua markatu behar den inprimakietan, batez ere markatzea nahitaezkoa denean, hirugarren aukera ere eman behar dela (“pertsona ez-bitarra” edo “beste aukera batzuk”), eta, horrela, ez da inor bortxatuko berea ez den sexu bat markatzera.
Hala jasotzea nahi nuke 19. artikuluko a) letran.