Erabilera bakarreko zorroak

Parte-hartze prozesua: 
Beharrezkoa zara, Bai horixe
Testua: 

Arratsaldeon!
Taberna eta jatetxeetan olioa, ozpina, gatza, ketchupa eta horrelakoak erabilera bakarreko zorroetan atera beharko dira. Orain arte bezala, botila eta poteetan atera beharko litzatekeela uste dut eta bezeroek erabili ondoren garbitu, aulki eta mahaiak garbitzen diren bezala. Horrelako formatoen erabilerak zakar asko sortzen du eta sustatu beharrean debekatu egin behar litzatekeela uste dut.
Eskularru eta muturrekoekin (derrigorrezkoak hemendik aurrera) ingurumenari egingo diogun kaltea nahikoa izango ez balitz bezala.

Gehitu iruzkin berria