Eztabaida-taldeetan parte hartzea

Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Fitxa bat prestatu dugu, zure datuak eman ditzazun (identifikazioa eta harremanetarako datuak); hartara, antolatzen diren ekitaldietarako gonbidapenak jasoko dituzu, baita unean uneko informazioa ere, eta jakinen duzu zein jarduera eta albiste dauden Desgaitasunaren Legearen gainean.

Desgaitasunaren Foru Legearen aurreproiektuari ekarpenak egiteko tailerrak 2022ko apirilean eta maiatzean eginen dira, 3 saiotan: informazioa emateko saioa, ekarpenak egiteko saioa eta informazioa itzultzeko saioa.

Desgaitasuna duten pertsonentzako 4 lantalde antolatu dira:
 

●  1. taldea: Desgaitasun intelektuala duten pertsonak.
●  2. taldea: Gaixotasun mentala duten pertsonak.
●  3. taldea: Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonak.
●  4. taldea: Desgaitasun sentsoriala duten pertsonak.
 

Edukiera mugatua da, eta inskripzio-ordenaren arabera emanen dira plazak; edukiera bete ondoren, saioen egunak eta lekuak zehaztuko dira, eta horien berri emanen zaie inskribatutakoei.