Planak eta Programak
Herritarrak deitzen dira politika publikoen plangintzan, diseinuan, garapenean eta ebaluazioan ezagutzatik abiatuta parte hartu eta lagundu dezaten eta inplika daitezen.
Atal honen bidez, herritarren parte-hartzea izan dezaketen plan eta programen proposamen guztiak ikus daitezke. Horietako bakoitzean, planteatutako proposamena ikusten ahalko da, baita prozeduraren behin betiko emaitza ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 13 eta 19. 2 p) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Halaber, proposamen bakoitzean zehazten da zein diren formatua, epea eta bidea herritarren parte-hartzea benetan gauzatzeko.