112 SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentro arautzeko foru dekretuaren proiektua

Barne Zuzendaritza Nagusia

Azken urteotako esperientziak erakutsi du 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak ongi funtzionatu duela, baina beharrezkoa dela Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legeak esleitu dizkion eginkizunak eguneratzea eta bertako langileen funtzionamendurako araubide espezifikoa arautzea, larrialdi egoera guztietan eraginkortasun handiagoarekin erantzuteko, eguneko hogeita lau orduetan eta urteko egun guzti-guztietan.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Barne Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren martxoaren 18ko 65/2016 Foru Agindua
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko apirilaren 16etik maiatzaren 16ra.