“Santa Águeda” haize-parkea, Tafalla eta Puiuko udal-mugarteetan (1210-CE)
Garapen Ekonomiko eta Enpresariala
Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):
Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía, S.L.U.
Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.
Instalazioen deskribapena:“Santa Águeda” haize-parkea, 36,84 MW-ekoa, eta energia handik ateratzeko azpiegiturak (30 kV-eko linea elektrikoa, “Valdetina” transformazio-azpiestazioraino).
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.
Fitxa
Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen Unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Loturak:
Dokumentazioa:
Gaurkotze data:
2023/02/20, Astelehena
Parte-hartze Epeak
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 15era