Aldez aurreko kontsulta publikoa, titulartasun publikoko osasun zentro eta establezimenduetan jarraipen prospektiboarekin egiten diren botiken gaineko behaketa-azterlanak gauzatzeko baldintzak ezartzen dituen foru aginduaren proiektua prestatzeko

Aldez aurreko kontsultaren xedea da arau berriaren eraginpean gerta litezkeen pertsonen eta erakunde nagusien iritzia biltzea gai hauen gainean:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c. Arauaren helburuak.
d. Aukeran dauden beste alternatiba batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzua, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren laguntzaz
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abuztuaren 18tik irailaren 7ra bitarte.