Foru aginduren proiektua, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari atxikitako osasun zentro eta establezimenduetan jarraipen prospektiboarekin egiten diren botiken gaineko behaketa-azterlanak gauzatzeko baldintzak
Giza erabilerarako sendagaiak aztertu egiten dira behaketaren bidez, eta horrekin datuak lortzen dira. Arau honen helburua da datuak lortzeko prozesu horretan bermatzea, alde batetik, babesten direla ukitutakoen eskubide eta interes legitimoak, eta, bestetik, gertakarien behaketa eta erregistroa haien ibilbide naturalean inolako esku-hartzerik izan gabe egiten dela. Hori guztia alderdi metodologikoak, etikoak eta legalak kontuan hartuta, baina azterlanen garapena oztopatu gabe, zalantzarik gabe interes orokorrerako balio handia baitute
Prozedura sinplifikatzea eta hura egiteko baldintzak zehaztea, beraz, esku artean dugun xedapenaren funtsezko helburuak dira.
157E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, baldintzak ezartzen dituena jarraipen prospektiboko botiken gaineko behaketa azterlanak egiteko Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari atxikitako osasun zentro eta establezimenduetan.

FITXA
Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzua, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren laguntzaz
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Hasiera emateko foru-agindua:
178E/2021 Foru Agindua, abuztuaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 29tik urriaren 20ra bitarte.